- Elkarrizketa: c) HIESari buruz (SIDA)
- 1.d, 2.a, 3.b, 4.c
90.fitxako
elkarrizketa (CDan):
- Gaixotasun
hau larria da, ezta?
Ez da dramatizatu behar, baina gaixotasun hau denon
kontua da; ez da dramatizatu behar, baina informazioa
behar dugu.
- Nolakoa
da gaixotasuna?
Infekzioa da, birus batek sortzen du, baina ez
da infekzio arrunta, ez da gripea.
Gainera, gaixotasun berezia da, konnotazio sozial
gogorrak dituelako:
diskriminazioa, bazterketa...
- Nola transmititzen da?
Hiru bidetatik transmititzen da: odolaren bidez,
sexu-harremanen bidez eta amak umeari transmititzen
dionean. Hala ere, neurri prebentiboak har ditzakegu
- Zeintzuk
dira neurri prebentiboak?
Odolaren bidez transmititzen da, beraz, xiringak
edo jeringak ez dira konpartitu behar, norberak bakarrik erabili behar ditu. Sexu-harremanen
bidez ere kutsatzen da gaixotasuna, horregatik, preserbatiboa
erabili behar da harremanak ezezagunekin ditugunean.
Hirugarren neurri prebentiboa amak hartu behar du,
umeari gaixotasuna ez kutsatzeko.
|