ERREPASOA
137
  FICHA ANTERIOR SIGUIENTE FICHA
 
escuchar lección imprimir ficha
 
Lotu gida turistiko hauek euren mapekin
Nafarroako hiru ibilbide

a) Ibilbidea Gipuzkoan hasiko dugu, Nafarroatik pasatuko gara, baita Lapurditik ere, eta berriro Nafarroan amaituko dugu. Bidaian etxe eta baserri ederrak ikusiko ditugu, eta usategi ospetsuak bisitatu. Bi herrik neska-izena dute. Ikustea merezi dute zalantzarik gabe. Ibilbidearen azken zatian haitzulo magiko eta misteriotsuak ikusiko ditugu. Sorginei eta akelarrei lotuta egon dira haitzulo eder horiek.

b) Ibilbidea Nafarroan egingo dugu, Baztanen lehenengo eta Bidasoa aldean gero. Herri guztiek merezi dute bisitatzea, bertako etxe eta baserri ederrak ikusteko. Inguru hauetan ondo gorde dute Olentzero eta Zanpantzar pertsonaia mitologikoen ohitura. Herri hauetako biztanle asko abeltzainak eta nekazariak izan dira eta dira. Ibilbide honetan, parke natural baten barruan, jaurerri ospetsua daukagu, lorategi eta guzti.

c) Ibilbidea Nafarroako ekialdean egingo dugu, Aragoitik hurbil. Historia gogorreko lurrak dira eta horregatik, defentsarako gotorleku asko dauzkate: gazteluak, harresiak, monasterioak, herriak menditxoen gainean ... Denek merezi dute bisitatzea. Bestalde, natura ere ikusi behar dugu eta gozatu, adibidez Arbaiungo arroila.

Hiztegia

abeltzain. ganadero/a
arroila. garganta (entre montes)
baita ... ere. también
gogor. dura/o
gorde, gordetzen, gordeko. guardar
gotorleku. recinto fortificado
haitzulo. cueva
ibilbide. recorrido, ruta
inguru. alrededor, paraje
jaurerri. señorío (territorio)
lorategi. jardín
merezi (izan). merecer (algo la pena)
nekazari. agricultor/a
ohitura. tradición, costumbre
-ri lot(u), lotzen, lotuko. unir a
-tik hurbil. cerca de
usategi. palomera, cazadero de palomas
zalantza. duda

 


Gurutzegrama

Aurrekoaren erantzunak
1. 42.000 (biztanle dauzka).
2. Zelaia (da).
3. Baiona Handian (daude).
4. Turista asko joaten direlako.
5. Erromatarren garaikoa (da).
6. Altzariak, jantziak, arrantza-tresnak eta abar (daude).
7. Uztailean (izaten da
 

FICHA ANTERIOR SIGUIENTE FICHA
VOLVER AL ÍNDICE