Iruneren
egun arrunta
Irune
goizeko zazpiak eta laurdenetan jaikitzen daeta bakarrik
gosaltzen du, gurasoak eta Aitor geroago jaikitzen
dira eta. Zortzietan unibertsitatera joaten da; zuzenbidea
ikasten dabil Deustun. Goizean eskolak hartzen ditu, eta batzuetan liburutegira
joaten da ikastera edo liburuak hartzera. Batzuetan
piper egiten du, eta kafetegian geratzen da lagunekin
berba egiten.
Arratsaldeko
ordu bietan bazkaltzen du aitarekin; Aitorrek eta
amak ez dute eurekin bazkaltzen, etxera geroago heltzen
direlako. Arratsaldeetan Irune etxean geratzen da
ikasten, eta batzuetan lagunekin irteten da bueltatxoa
ematera. Beste batzuetan kiroldegira joaten da igeri
egitera.
Gauean
etxeko guztiek afaltzen dute elkarrekin bederatzietan,
eta eguneko gorabeherak kontatzen dituzte. Gero, normalean
telebista ikusten dute. Irunek telebista ikusten ez
duenean, irakurri egiten du ohean etzanda.
|