UDAKO OPORRAK
132
  FICHA ANTERIOR SIGUIENTE FICHA
 
escuchar lección imprimir ficha
 
Irakurri gida turistiko hau, eta lotu testuak eta argazkiak
Lee esta guía turística y une los textos con las fotografías
1. Antzarren eguna, irailaren 5ean izaten da. Portuan, hildako antzar bat soka luze batean lotzen dute buruz behera. Partaideak azpitik pasatzen dira untzietan, eta burutik heltzen diote antzarrari eta haren sama besapean jartzen dute. Orduan mutil batzuek soka gora eta behera ibiltzen dute tiraka, partaideak antzarraren sama apurtu arte edo antzarra askatu arte. Plastada ederrak hartzen dituzte partaideek uraren kontra.

2. 'Kaxarranka'. San Pedro egunean egiten dute dantza hau, ekainaren 29an, kutxa baten gainean, 'kaxarranka' ren gainean. Kutxa San Pedro kofradiarena da, eta 6 edo 8 mutilek eusten diote kutxari sorbalda gainean. 'Kaxarranka' aspaldi kofradiaren agirien gordailua zen.

3. Antzinako eztei euskaldunen jaia.
Abuztuko lehenengo eta bigarren astean izaten da. Herritarrek garai bateko soineko eta trajez jantzita egiten dute antzinako ezteien antzezpena. Arreoa gurdian ekartzen dute idi-pareak tiratuta.

Hiztegia

agiri. documento
antzar: antzara. ganso
antzezpen. representación teatral
aska(tu), askatzen, askatuko. soltar, librar;liberar
azpitik. por debajo
besape. sobaco
buruz behera. cabeza abajo
euts(i), eusten, eutsiko. sostener, agarrar
ezteiak. boda
gordailu. depósito
gurdi. carro
hel(du), heltzen, helduko. agarrar; llegar
idi-pare. pareja de bueyes
irail. septiembre
partaide. participante
sama. cuello; garganta
soineko. vestido
untzi. embarcación

 

 

 

 
Aurrekoaren erantzunak



Oporrak lekeition (131.fitxako testua)

Peña eta Zabalatarrek
abuztu osoa ematen dute Lekeition;Juan eta Tere ere joaten dira egun batzuk pasatzera.
Aitite Patxik eta amama Begoñak gustura hartzen dituzte;lekua daukate denentzat, etxea handia da eta.

Imanol eta Amaia hondartzara joaten dira eguraldia ona denean.
Batzuetan inguruko bideetan ibiltzen dira, bazterrak ikusten.
Beste batzuetan, inguruko herrietara joaten dira, Ondarroara,
Markinara eta abarretara, jaietako ekitaldiak ikustera. Patxiketa Begoñak laguntzen diete batzuetan.

Aitor lagunekin joaten da herriko eta inguruko hondartzetara etakala txikietara, bainatu, surf egin eta urpean ibiltzera;ez zaio eguzkia hartzea gustatzen.

Iruneri, ostera, gustatzen zaio eguzkia hartzea, eta bainatzea ere bai.Bera ere lagunekin joaten da hondartzara.

Aitite Patxi goiz eta arratsalde askotan txalupa hartu etatxipiroitan joaten da; denek laguntzen diote, batzuetan gazteek,eta beste batzuetan nagusiek.

Juan eta Tere gutxitan joaten dira hondartzara, nahiago duteherrian eta inguruan oinez ibili, biek bietara edo Patxi eta Begoñarekin. Gauetan, astean behin afaltzera irteten dira; Imanol eta Amaia ere eurekin irteten dira.

 

 

 

 

FICHA ANTERIOR SIGUIENTE FICHA
VOLVER AL ÍNDICE