INAUTERIAK
54
  FICHA ANTERIOR SIGUIENTE FICHA
 
escuchar lección imprimir ficha
 
Hiztegia

... gero! (partícula intensiva)
arrautza. huevo
azkenik. por último
benetan. realmente, de verdad
bero zein hotz. tanto caliente como frío
bero(tu), berotzen, berotuko. calentar
ebaki, ebakitzen, ebakiko. cortar
erraz. fácil
esne. leche
friji(tu), frijitzen, frijituko. freír
gehiago. más // gehiegi. demasiado/a
gozo. rica/o, sabrosa/o
horren ostean. después de eso/a/e
huts. fallo, error
irabia(tu), irabiatzen, irabiatuko. batir (los huevos...)
irakin, irakiten, irakingo. hervir
koilarakada. cucharada
olio erre. refrito; sofrito
on egin! ¡que aproveche!
torrada. torrija
xerratan. en rebanadas
zartagin. sartén
zurrupa(tu), zurrupatzen, zurrupatuko. absorber


Aurreko fitxaren erantzunak

Gezurra: 6. Panpinak eta pertsonaiak herri gutxitan erretzen dituzte.

Egia: Panpinak eta pertsonaiak herri gehienetan erretzen dituzte.

Aurreko fitxaren testua:
Inauterietako mozorroak eta panpinak

Inauteriek leku guztietan jaia eta erritua lotzen dituzte. Aitzinako neguko solstizioko jaiak dira. Neguaren amaiera, gaitzen amaiera, adierazten omen dute. Inauteri tradizionaletan mozorroa da ezaugarri nagusia eta era askokoak daude. Euskal Herrian oso bereziak dira, besteak beste, Nafarroako Unanu herriko Mamuxarroak, letoizko maskarak dituztelako, edo Durangoko Surrandiak kartoizko maskaretan sudur handi-handiak dituztelako.

Mozorroak askotan kantari eta dantzari lotuta egoten dira, adibidez, Ituren eta Zubietako Joaldunak (ardi-larruz jantzita), Mundakako Atorrak (jantzi zurikoak), Zuberoako Maskaradako dantzari koloretsuak, Nafarroa Behereko Bolantak (zuriz jantzita, zinta luze eta guzti), eta abar.

Mozorroekin batera, panpinak edo pertsonaiak ere garrantzitsuak dira inauterietan: hartzak, Markinan, Beskoitzen eta beste herri askotan, Lantzeko Miel Otxin, Zalduondoko Markitos eta abar. Gehienetan pertsonaiak gaitzen errudunak dira herriarentzat, eta hil eta erre egiten dituzte.

 

Irakurri ondoko errezeta.
Huts bat dauka. Ezetz igarri!

Torradak
Osagaiak:
- Litro bat esne
- Azukrea
- Kanela
- Ogia
- 4 arrautza
- Oliba-olioa

Prestaketa
Jarri litro bat esne berotzen eta bota bertan lau koilarakada azukre eta kanela apur bat. Ebaki ogia xerratan eta jarri ontzi batean; bota bertan esnea irakiten hasten denean. Utzi 3-4 minutuz eta eman buelta ogiari.
Horren ostean, irabiatu arrautzak eta pasatu ogiak bertatik. Gero, berotu olioa zartaginean, baina ez gehiegi, eta frijitu ogiak. Atera ogi frijituok eta jarri sukaldeko paperaren gainean olio apur bat zurrupatzeko.
Azkenik, bota olio errea eta kanela gainetik, eta jan, bero zein hotz, nahi bezala. On egin!


Gramatika

-TzEA
-TzEN

Pena da torradak inauterietan bakarrik egitea.

Irakatsiko dizut torradak egiten.

 

 
 

FICHA ANTERIOR SIGUIENTE FICHA
VOLVER AL ÍNDICE