ETXEAN
34
  FICHA ANTERIOR SIGUIENTE FICHA
 
imprimir ficha
 
Testa: Txukun jaten duzu etxean? Aukeratu a, b, ala c

1. Bazkaldu baino lehenago,
garbitzen dituzu eskuak?

a) Zikin ditudanean bakarrik.
b) Zertarako? Garbi edukitzen ditut eta.
c) Egunero, xaboi eta guzti.

2. Otarrainxkak mahaira ateratzen dituztenean, ...
a) arin hasten naiz jaten, gutxi egoten dira eta.
b) besteei banatu eta gero, azkenak hartzen ditut.
c) kontatu eta gero, neureak hartzen ditut.

3. Ogia amaitzen zaidanean, ...
a) aiztoa hartu eta zatiak egiten ditut denentzat.
b) eskuekin kentzen diot zati bat ogiari.
d) albokoari hartzen diot bere zatia.

4. Mahaian ...
a) ahoa beteta hitz egiten dut.
b) ez dut hitz egiten.
c) ahokoa jan eta gero hitz egiten dut.

5. Bigarren platera amaitzen dudanean eta postrea atera baino lehenago, ...
a) irratia pizten dut.
b) egunkaria irakurtzen hasten naiz.
c) zain egoten naiz.

6. Korrok egiteko gogoa etortzen zaidanean ...
a) korroka ederra botatzen dut, esker onaren seinale da eta.
b) eta ateratzen zaidanean, barkamena eskatzen diet mahaikoei.
c) zapia jartzen dut ahoan, inor ere ez konturatzeko.
Aurreko fitxaren erantzunak
1. Kanpora (joango dira).
2. Ezer ere ez (dute ospatuko).
3. Ostirala (da).
4. Ez (ez dira astero joaten).
Hiztegia
ahoa beteta. con la boca llena
aizto. cuchillo
alboko: ondoko. de al lado
arin. rápidamente
bana(tu), banatzen, banatuko. repartir
barkamen. perdón
esker onaren seinale. señal de
agradecimiento
inor ere ez. nadie
irratia piztu. encender la radio
ken(du), kentzen, kenduko. quitar
korrok egin. eructar // korroka. eructo
plater. plato
txukun. correctamente, adecuadamente (nola)
xaboi eta guzti. con jabón y todo
zain egon. esparar
zapi. servilleta, pañuelo
zati. trozo, pedazo
zikin. sucia/o(s)

Gramatika

NOIZ? ( ¿cuándo?)
-nean (cuando)
... baino lehenago
(antes de ...)
... eta gero
(después de...)

Zikin ditudanean garbitzen ditut eskuak.
(Me lavo las manos cuando las tengo sucias )

Bazkaldu baino lehenago, garbitzen dituzu eskuak?
(¿Te lavas las manos antes de comer? )

Otarrainxkak jan eta gero, berriro garbitzen ditut eskuak.
( Después de comer los langostinos me vuelvo a lavar las manos )

 

 

FICHA ANTERIOR SIGUIENTE FICHA
VOLVER AL ÍNDICE