Página oficial: http://www.durangokoazoka.org
PORTADA
HASIERA
PROGRAMA
EGITARAUA
STANDS
PARTAIDEAK
NOTICIAS
ALBISTEAK
MAPA de a FERIA
AZOKAKO MAPA
NOVEDADES
NOBEDADEAK
FOTOGRAFÍAS
ARGAZKIAK
HISTORIA
PROGRAMA
Jueves
Viernes
Sábado
Domingo
Lunes
EGITARAUA Osteguna Ostirala Larunbata Igandea Astelehena
 
PROTAGONISTAK

Iban Gorriti durangarrak egin du Azokako kartela

Kazetaria, argazkilaria, diseinatzailea, musikaria eta azkenaldian zine munduan ere murgilduta dabil.

Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritza ikasketak egin zituen eta hainbat komunikabideetan idatzi ditu artikuluak: herri kronikak eta musika artikuluak gehienbat.

Irrati esatari ere izan da eta argazkilari lanak ere egin ditu sarritan eta erakusketak ezeze, argazki lehiaketetan sari bat baino gehiago jaso du.

Diseinu grafikoan ere saiatu da. Musika talde askoren disko azalak egin ditu: Seiurte, Hyssopus, Yakuzi, La Ostia, Alerta eta Martxoak 31.

Musika txikitatik gustoko izan du. Martxoak 31 Durangoko taldeko sortzaile izan zen. Abeslaria eta gitarrajolea. Martxoak 31 taldeak bereak egin zuenean, Ainke taldea sortu zuen beste lagun koadrila batekin.

Aspaldian zinemagintzari ebatu dio. Aurten bere lehenengo film laburra estreinatu du (La parábola del hijo prodigio) eta bigarrena prestatzen dabil: "¡Prisa mata, amigo!"