Página oficial: http://www.durangokoazoka.org
PORTADA
HASIERA
PROGRAMA
EGITARAUA
STANDS
PARTAIDEAK
NOTICIAS
ALBISTEAK
MAPA de a FERIA
AZOKAKO MAPA
NOVEDADES
NOBEDADEAK
FOTOGRAFÍAS
ARGAZKIAK
HISTORIA
PROGRAMA
Jueves
Viernes
Sábado
Domingo
Lunes
EGITARAUA Osteguna Ostirala Larunbata Igandea Astelehena
 
LITERATURA BAZTERTUTA

"Egia esan gutxi irakurtzen dugu"

ECD
"Hau irakurri baino dibertigarriagoa da", esan zuen atzo Beñat Otxandorenak, Irunberriko Arangoiti Nafarroako ikastolako ikasle bat, "Narigota" ordenagailuko jokuan jolasten zuen bitartean. Hamar urteko ume honen hitzak beste batzuek ere esan zituzten, euskal liburu eta disko azokan lehenengo jornadan, teknologia berriak eta musika lortzen dutenean literatura baztertzea.

38. azokako edizioan teknologiaren arloan 25 sofware produktu berri eta 41 edizio digital ikusi ahal izan dira. Iaz, adibidez, 14 produktu baino ez ziren aurkeztu teknologiarekin lotuta. Euskaltelek jarri duen txokoa jendez gainezka zegoen baina han bildu ziren gazteek ez zituzten programa didaktikoak erabiltzen, ordenagailu jokuak baizik. Ohiuka etxe diskografikoan "pin pan pun"en taldekide bat zegoen euren bigarren diskoaren posterrak sinatzen.

Handik zebiltzan, Aitor Fernández, Mikel Gutiérrez, Joseba Ángulo eta Kadder Kerroum, Bilboko Gabriel Aresti institutokoei gehien guztatzen zaiena musika entzutea dela esan zuten, eta egian esan irakurtzea berriz euren kabuz oso gutxi egiten dutela ihardetsi zuten.

Unai Abaurrea, Arangoiti Nafarroako Ikastolako ume bat Oskorriren asken diskoa bilatzen zegoen amamari oparitzeko. Eta Oier Lasarte Ondarrutarra, oso pozik zegoen Berri Txarraren azken diskoa erosi ondoren, berak ere ordenagailuarekin jolastea irakurtzea baino nahiago zuela esan zuen. Beste batzuei, ordea, irakurtzea gustatzen zaie baina erderaz euskeraz baino gehiago irakurtzen zutela baieztatu zuten, erresagoa dela eurentzat adierazi zuten.