EGITARAUA
Abenduak 4, osteguna
10:00etatik 14:00etara ikasle eta irakasleei eskeinitako
tartea.
14:30tatik 18:00etara Profesionalei eskeinitako tartea.
Azokara sartzea gonbitearekin izango da
12:00etan Antzerkia gazteentzat
Teleskopio antzerki taldearen eskutik "Abentura bat hegan"
antzezlana azokan.
19:00etan Sarrera hitzaldia
Gaia: "Eta irratiak euskera zabaldu zuen mundura..."
Hizlaria: Jose Mari Iriondo*
* [Azpeitia 1938] 1962 urtean hasi eta 22 urtez Loiola eta Donostiako
Herri Irratian egin zuen lana euskera, bertsolaritza e.a. mikrofono
haietatik bultzatuz. 1975. urtean TVEko Telenortek emititzen zuen
euskerazko "Euskalerria" programaren aurkezle eta zuzendari
izan zen. 1985. geroztik bere "erretiro ofizialerarte"
EITBn hainbat ardura izan du[ETB eta Eusko Irratiko zuzendari...
] eta programa ezberdinak zuzendu eta aurkeztu ditu.
Abenduak 5, ostirala
12:00etan Euskal Dantzarien
Biltzarrak Elkar diskoetxearekin elkarlanean kaleratutako "Gipuzkoako
dantzak" diskoaren aurkezpena.
12:30etan Mahai ingurua
Gaia: "Euskera eta irratia"
Parte hartuko dute:
- Arantza Gutierrez Paz*
* UEUko kazetaritza saileko kidea eta EHUko irakaslea.
-Odile Kruzeta*
* "Euskadi Irratia"ko zuzendaria.
- Dorleta Alberdi*
* "Bizkaia Irratia"ko zuzendaria.
- Lucien Etxezaharreta*
* "Gure Irratia"ko kazetaria.
- Mikel Bujanda*
* "Euskal Herria irratia"ko arduraduna.
- Jaime Otamendi [moderatzailea]*
* Euskadi Irratiko kazetaria eta gaur egun ETBko albistegietako
zuzendaria
17:00etan Antzerkia gazteentzat
Teleskopio antzerki taldearen eskutik "Abentura bat hegan"
antzezlana azokan.
18:30etan Mahai ingurua
Gaia: "Musika eta irratia"
Parte hartuko dute:
- Joseina Etxebarria*
* "Euskadi Gaztea"irratiko esataria
- Blanca Izkue*
* Gor argitaletxeko arduraduna
- Roberto Moso*
* Zarama taldeko abeslari ohia eta EITBko kazetaria
- AVO*
* "Pin Pan Pun Band!" musika taldeko abeslaria
- Idoia Azkorbebeitia [moderatzailea]*
* "Durango irratia"ko zuzendaria
20:30etan "Gauean argi" III. ekitaldia San Agustin
Kultur Gunean
Ekitaldian "2003 Durangoko argizaiola saria" eskeiniko
da Gerardo Bujanda jaunari.
Ekitaldian zehar hainbat musikari, idazle, bertsolari, e.a. parte
hartuko dute.
Abenduak 6,
larunbata
11:30etan Lezamako udalak
eta Xorrisketan euskara taldeak "Mikel Zarate"ren heriotzaren
25. urteurrena dela eta 2004. urtean antolatuko dituzten ekitaldien
aurkezpena egingo dute.
12:30etan Hitzaldia.
Gaia: "Eleiza, euskera eta irratia"
Hizlaria: Txema Auzmendi*
* [Ordizia 1948] Josulagundiko kidea. Kazetaria. Filosofia eta Letrak
eta Teologia ikasketak egin zituen Deustuko unibertsitatean. Etikan
doktoratua Alemanian, Egunkariko adminiztrazio kontseiluko idazkaria.
Gaur egun Donostiako herri irratiko zuzendariordea.
17:00etan Josu Naveranek idatzitako "Euskaldunen hilargi
egutegi zaharra" liburua aurkeztuko dute egileak eta zenbait
ikerlarik.
18:00etan Hitzaldia
Gaia: "Irratia gaurko munduan"
Hizlaria. Ignacio Arregi *
* [Oñate 1931] Josulagundiko kidea. Filosofoa eta Teologian
lizentziatua. Gizarte Komunikabideetan diplomatua. Loiola Herri
Irratiko langilea 1966tik 1982ra. Azken 4 urteak zuzendari gisa.
1982tik 1986ra Eusko Irratiko zuzendaria izan zen. 1986an geroztik
Vaticano irratiko Programazio saileko zuzendariordea eta Informatikoen
saileko zuzendaria.
20:00etan "Durangon folk 2003" Kriskitin dantza
taldeak antolatuta San Agustin Kultur gunean.
Parte hartuko dute:Zaragozako Xinglar dantza eta musika taldea eta
Durangoko Kriskitin dantza taldea.
Abenduak 7, igandea
"Durangon Folk 2003"·Kriskitin dantza
taldeak antolatutako emanaldien barnean, Zaragozako Xinglar dantza
eta musika taldea eta Durangoko Kriskitin dantza taldearen emanaldiak.
11:00etan Liburu eta Disko Azokan, 12:00etan Artisautza Azokan
eta 13:00etan Andra Mariko plazan.
12:30etan Iñaki Anasagastik eta Josu Erkorekak idatzitako
"Dos familias vascas: Areilza / Aznar" liburua aurkeztuko
dute.
18:30etan Mahai ingurua Topagunea, euskara elkarteen federazioak
antolatua
Gaia: "Tokiko Hedabideen sektorearen ekarpena"
Parte hartuko dute:
- Mikel Irizar*
*Goiena talde multimediaren sortzailea
- Xabier Huizi*
* Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria
- Ana Urkiza*
* Euskal Idazleen Elkarteko idazkari kudeatzailea
- Aitor Zuberogoitia [moderatzailea]
* Kazetaria
18:30etan "Txistua XXI.mendean" emanaldia. Berziztu
Txistulari Elkarteak antolatuta Durangoko Santa Ana eleizan "Durango
Hiria" txisturako konposizio lehiaketako irabazleen obra estreinatuz.
"Etiopia... 25 urte geroago" San Agustin Kultur Gunean
20:00etan Bernardo Atxagaren literatur emanaldia
22:00etan Ruper Ordorika eta bere taldearen musika emanaldia
Oharra: Emanaldi bietarako sarrera bateratua izango da, 12 eurotan,
eta Azokako informazio gunean izango da salgai.
Abenduak 8, astelehena
11:30etan Abadiñoko
Angel Alvarez "El campurriano"ren "El arte en sus
manos"·liburuaren aurkezpena
12:30etan Hitzaldia
Gaia: "Emakumeak idazle Durangerrian..."
Hizlaria, Jose Luis Lizundia*
* [Iruña 1938]. Gerediaga elkarteko sortzaile. 1969.etik
Euskaltzaindiako idazkariordea, eta 1995etik idazkariorde-kudeatzailea,
2003.urtean jubilatu arte. 1966an Euskaltzain urgazle izendatu zuten
eta 2003. urtean Euskaltzain osoa.
|