Página oficial: http://www.durangokoazoka.org/azoka01/portada_e.htm
Portada
Hasiera
Noticias
Albisteak
Mapa de la Feria
Azokako Mapa
Novedades
Nobedadeak
Programa
Miércoles
Jueves
Viernes
Sábado
Domingo
Egitaraua Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea
NOTICIAS / ALBISTEAK
Durangoko azokak ia mila argitarapen berri eskainiko ditu aurtengo edizioan
EL CORREO

36. edizioa ospatzen den honetan, 245 postutan zehar egongo dira banatuta Sarrionandiaren 'Lagun izoztua' salduenen artean egongo dela diote

Abenduaren 5etik 9rarte Durangoko azoka literatura eta euskal musikaren topagunean bihurtuko da. Bost mila metro karratu inguru dituen karpak 245 postu bilduko ditu, iaz baino hamar gehiago eta bertan, 915 produktu berri eskainiko dira, hau da, oraintsu argitaraturikoak. Hoien artean, liburuak, diskoak, aldizkariak, bideoak eta ordenagailu programak izango dira ikusgai eta salgai.

Joseba Sarrionandiaren 'Lagun izoztua' salduenen artean koka-tzera deitua dago. Sarrionandiak urtero feria honetarako liburu berri bat ateratzea gustatzen zaio. Bestalde, katalogo batek 18.000 liburu baino gehiago bilduko ditu. Web orrialde batek, durangokoauzoka.com klikeatu ezkero, nobedade guztien informazioa jasotzeko beta izango dute. Aurtengoan, 36.edizioa betetzen den honetan, Fray Pedro eta Pablo Pedro Astarloa durangarrei zuzendurik izango da feria, euskeraren aldeko apologia egiteagatik eta 'argizaiolak', euskal kulturaren pertsonaia berezi bati urtero omenaldia egiten dionez, oraingo honetan Juan San Martínek jasoko du omenaldia, Euskaltzaindiaren ordezkaria izandakoa, arartekoa eta euskeraz liburu eta poema asko idatzi dituena.

Gandiagari omenaldia

Abenduaren 1ean aldiz, Gerediaga taldeak Durangoko Andra Mari Eleizan otsailean hil zen Bitoriano Gandiagari omenaldia eskainiko dio. Bestalde, Durangoko alkatea den Pilar Ardanzak adierazi duenez, Durangoko azokak 2003.urterako kokapen ezberdin bat izango du eta datorren urtean beraz, beste lekuren baten kokatu beharko da liburu eta diska azoka hau, «Landakosolo alde batera utzi beharko delarik», gaineratu dute Udaletxetik.
Iaz, bisitari asko hurbildu ziren, 250.000 lagunek partehartu zuten, aurrekoan baino 60.000 pertsona gehiago eta 200 milioi pezeta inguru gastatu ziren, 1999an baino 50 milioi gehiago.