-PORTADA
-PROGRAMA
-HISTORIA
-
DATOS
-PLANO

-NOVEDADES
-LIBROS
-POESÍA
-MÚSICA
-Entrevista a Jon Irazabal


Enlaces de interés:
-Página oficial de la Feria del Libro y Disco Vasco

-Ayuntamiento de Durango

Práctico:
-Bilbao.Viapolis.com

-Ocio
-Restaurantes
-Rutas de Montaña
-Excursiones




Euskararekin elkartasuna azokan

M. C. V / L. O

Durangoko azokak ordu erdi beranduago itxi zituen ateak atzo. Editoreek Gerediaga Elkartearen proposamenari gehitu ziren euskararekin elkartasuna adierazteko, «politiko eta judizialki jasatzen ari den kolpeengatik», esan zuen Antton Mari Aldekoa-Otalorak, Durangoko Euskal LIburu eta Disko Azokako lehendakariak.

Giro ezin hobean, Euskaldunon Egunkariaren hamargarren urteurrena dela eta bertan bildu zirenek txanpanarekin ospatzeko eta Euskal Telebistako Nerea Iriartek aurkezten duen 'Bertatik bertara' saioa zuzenean ikusteko aukera izan zuten. Kate honek, bere disko eta literatur produkzioa erakusteko stand iraunkor bat prestatu duenak, 'Betimu' umeentzako saioa grabatu zuen azokatik metro gutxitara jarritako eskenategi batean.
Jon Arretxe bidaizaleak, Harkaitz Cano eta Joxemari Iturralde, Jesus Mari Olaizola 'Txiliku', Mariasun Landa, Xabier Mendiguren eta Juan Martin Elexpuru idazleek azokatik pasatu ziren beraien lanak sinatzeko.

Guttenbergi omenaldia
Azokatik atzo igaro ziren milaka lagunetik, hainbat izan ziren Guttenberg, inprentaren asmatzailearen jaiotzaren 500. urteurrenari buruzko erakusketagatik interesa erakutsi zutenek. Leku berdinean Félix Aranburu santurtziarrak liburu artesanalak egiteko papela nola lortu eta josi egiten duen metodoa azaldu zuen.